XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Onek eramandako berriakin, etzan iñortxo ere liluratuko, Ameriketarako bideak artzeko.
Alako itzak nik entzun da, nork esango zun ba, gero ni onera irtengo nintzala...? (Nere etorrera, geiegi astindua dago, ta esan detanarekin aski da).
Don Blas jaunak Amerikatik eraman zuen berria, auxe zan:
Apaiz arren sermoiak, gure amatxok, amaika bider aipatu oi zizkigun.
Eta liburutxo au irakurtzen dutenak, zer esango dute...?
Don Blas'ek esan zuena naizela!!!
Bai, jaunak: au egia dala, nere mintzaldi onek ezin lezake ukatu.
Bañan, gu bizi geran ludian, zein bazterretan bizi ote dira, beren eskuetan diru-mordo aundia artuko ez luketenak pozez...?
Nik oraindikan ez det bada ezagutu orrelako pozikan, bañon, iruditzen zait, ez dala izango naigabeak betetzen duen aldia.